XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Cescarekin dudan harremanari dagokionean, ba ez doaz gauzak nik uste bezain ongi.

Honetan ere aitona zuzen dabilela susmatzen hasia nago.

Oraingoz susmoa besterik ez da eta amorru handia ematen dit.

Zinera goazenean edo zerbait edatera, beti amaitzen dugu Martaz hitz egiten.

Buruan besterik ez balu bezala.

Bera, Marta, hor dabil: beste batekin dabil orain.

Hala gertatzen omen dira gauzak.

Niretzat hilda bezala egongo da baina ez UBIko Gonzalo harroputz horrentzat.

Urte askotarako biei.

Cescak eta nik ez dugu harremana hautsi.

Ez.

Ongi gabiltza gauza gehienetan.

Baina ez dut atsegin Martarekin duen seta hori.

na).

Urduriago ageri da.

Beti ari da esaten probatu egin beharko genukeela, ez edozein modutan, jakina, eta bai ongi pentsatuta, elkar maite duten eta erabat elkarrenganatu nahi duten bi pertsona nagusi bezala, ez gerritik gora bakarrik.

Teorian arrazoi du, baina praktikan gauzak desberdinak dira.

Ez dakit, ez dut atsegin hau aitortzea, baina uste dut ez nagoela prestatua.